Prentsaurrekoa.
Bilboko Mugikortasunaren Astea aurkeztu dute.
Mugikortasun Astea aurkeztu dute Yolanda Diez alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak.
Aurreikusitako hitzordu guztiak errepasatu ondoren (bilbaosinmicoche.net-en ikus daiteke – Programa atala –), zinegotzi biek uri jasangarriaren rola indartzea helburu duten praktiken eta ekintzen aldeko apustua egin dute. Hain zuzen ere, 2021ean Europaren aintzatespena lortu zen Bilbo30 neurriaren alde egindako apustu irmoagatik.
Eskola-bideen erakusketa.
Hilaren 16an (barikua) Areatzako aterpeetan eta igandea 18an (Gran Vía).
Erakusketa Nora Abetek (udaleko mugikortasuneko zinegotzia) eta beste lau zinegotzirekin batera.
Gaur egun, Bilboko 15 ikastetxetako 750 eskola-umek erabiltzen ditu bide horiek.
Programa honen mamiaz gain, beste garai batzuetako ohiturak erakusten ditu, kalea modu normalizatuan erabiltzen genuenekoak.
Aisialdi eta kirol festa Kale Nagusian.
Laboral Kutxak eta Euskadi Fundazioak babestutako espazioa
Ziklismo birtuala (Bizkaiko sub 23 txapelketa) – Trebezia-jokoak, nor bere bizikletaz – Bigarren eskuko artikuluak saltzeko merkatua –Skate espazioa.
Hiru Hamabi (Hartutako haurren kalte zerebralaren Elkartea)
Skate-praktikak. “Nire Kaskorik Gabe, EZ!”
Athletic Fundazioa, 2 giza futbolinekin.
Bilbobus eta haren ebakigarriak. Eta “azulito”.
Eskola-bideen erakusketa
Bidegorri berri bat Bilbon
Mugikortasunaren Aste Europarraren barruan (SEM 2022), Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak proiektu bat aurkeztu du, Zumalakarregi etorbideko aldatsa berritu eta hobetzeko xedea duena, Guridi Musikariaren plazaren eta San Agustin biribilgunearen arteko tartean.
Udaleko beste zinegotzi eta teknikari batzuekin batera, Etxebarria parkearen eta San Agustin biribilgunearen arteko bidegorriak, zeina gaur aurkeztu baita, 660 metroko ibilbidea du, eta egungo sarearen 60.680 metroei erantsiko zaie; horietatik 23.424 metro bizikletendako bakarrik bereiziak dira, eta 37.256 metro beste ibilgailu batzuekin batera erabiltzeko.
Bizikleta geroz eta gehiago erabiltzen da garraiobide moduan Bilbon, lehen bidegorria abian jarri zenez geroztik, San Ingazio eta Deustu artean. 2000. urtean, 1,8 milioi bizikleta-igarotze erregistratu ziren, eta 2021ean, 2,3 milioi, eta aurtengo abuztura arte 1,4 milioi. Gaur den egunean, Bilbobizi bizikletak mailegatzeko zerbitzuak 17.213 erabiltzaile dauzka.
Epe ertainean, azpiegitura berri batek lotuko ditu Irala eta Miribilla auzoak, Eskurtze parkean zehar.
Artxandako funikularraren erabateko birmoldaketa
Nora Abete Mugikortasun eta Iraunkortasun zinegotziak, beste zinegotzi batzuekin eta Ander López garraio-kudeatzailearekin batera, Artxandako funikular berria erabat berrituko duten 4 proiektu berrien irudiak aurkeztu ditu prentsaurrekoan.
Hainbat infografiaren bidez azaldu dituzte unitate berrien berrikuntza, beheko geltokiko lorategi bertikala, goiko geltokiaren erabateko birmoldaketa, eta azpiegiturarentzat energia sortzeko plaka fotovoltaikoak jartzea.
Proiektuok 2022tik 2024ra bitartean gauzatzea aurreikusten da.
Proiektu horiek, zati batez, PRTR europar funtsekin ordaintzen dira (1,7 milioi euro).
PRESENTACIÓN DEL PROGRAMA PILOTO “BIZIT EUSKADI EN TRANSPORTE PÚBLICO” EN BILBAO.
El Gobierno Vasco representado por Javier Hurtado (Director de Turismo del Gobierno Vasco), Nora Abete (Concejala de Movilidad y Sostenibilidad del Ayuntamiento de Bilbao) y la Asociación de taxistas de Bilbao han procedido a presentar el nuevo paquete de ayudas para turistas y taxis.
La iniciativa plantea una propuesta de colaboración público-privada con el sector de taxis para promover un turismo sostenible, seguro, responsable y de calidad.
Los taxis que presten este servicio contarán con material promocional de Turismo y Basquetour y, mediante un código QR, podrán redirigir los dispositivos móviles de las personas turistas hacia el portal de turismo de Euskadi.
2022KO IBILTARI SARIA – TELEBILBAOREN KALEKO KAZETARIAK.
Nora Abeteren eskutik, zuzenean eman zaie Telebilbaoko kaleko erreportariei, telebistaren 30. urteurrenean.
Sari honen bidez, eskertzen zaie kaleaz gozatzera bultzatzen gaituztela eta Bilboren errealitatea etxera ekartzen digutela.
Gaur, halaber, multimodalitatearen lasterketa egin da: 4 ikaslek (Ihintza, Iraide, Hugo eta Aitor) Pau Casalsetik abiatu dira Otxarkoagan, eta Errekalde plazan amaitu dute. Barik txartelarekin eta Bilbao Bizi aplikazioarekin konbinatu behar izan dute, gure herriko bi puntu horien arteko distantzia egiteko gutxienez 4 garraiobide. Distantziaren, kostuen, aurrekontuaren eta garraioaren arteko konbinazioaren irabazlea autobusa (1,7 km), metroa (2,4 km), tranbia (1,2 km), bizikleta (1,3 km) eta oinez (1,1 km) konbinatu dituena izan da.