Eman Botoa zure ustezko ibiltariarik hoberenari

Inkesta itxita - Emaitza

Inkesta itxita – Emaitza

Informazio gehiago


 

  • Txema Soria y Jon Mujika 
Txema Soria

Txema Soria

Jon Mujika

Jon Mujika

Bakoitza bere mediotik, Txema Soria eta Jon Mujika dira  hiribilduko bizi sozial eta kulturalaren gakoak egunero erakusten dizkigutenak. Horien kronikek ez dute indarra galtzen urteen igarotzearen puruz eta, ideiaz, ekimenez et jaiez  beteriko gizarte aktibo baten irudi erne eta maitagarri bat islatzen jarraitzen dute. Txema eta Jon, Jon eta Txema; ia beti presaka, gure hiriaren bilakaeran presente daude, erreparatzen die eta transmititzen dituzte. Horren ondorioz, beraiek ere Bilboko gertakari sozial gehienen  parte garrantzitsu bilakatzea lortu dute.

 

 

 


 

  • Maribel Salas

    Maribel Salas

    Maribel Salas

    Maribel Salasek, Barakaldon jaiotako aktore eta umoristak, barrea eragin digu gehienoi “Vaya Semanita” programan, eta, orain, beste behin, aurten estreinatu berri den “La pequeña suiza” filmean ere irria eragin digu. ETBko “Entre dos fuegos” telesailean eman zen ezagutzera telebistan, eta “Policias, en el corazón de la calle” eta “Hospital “Central” sailetan ere agertu zen. Azken lanen artean, “Ciudad K”, “Vaya tropa”, “Qué vida más triste” edo “LEX” telesailak ditugu. Orain, Antena 3eko “Allí abajo” sailean Bego interpretatzen du. Gaur egun, “Como hemos llegado a esto” antzezlana du kartelean.

 

 


  • Alex Mumbrú y Javi Salgado
Jabi Salgado

Jabi Salgado

Alex Mumbrú

Alex Mumbrú

Horien ibilbidearen ondorioz, lehenengo jokalari, eta gero entrenatzaile eta talde teknikoaren parte, hurrenez hurren, Alex Munbrú eta Javi Salgado Bilbao Basketera era hautsezin batean  lotutako pertsonaia historikoak dira jada. Taldeko kirola orokorrean, eta kasu honetan saskibaloia, determinazioaren, sakrifizio pertsonalaren, joko garbiaren eta lehiakortasun zintzoaren paradigma da. Balio horiek dira astero Bilbao Basketeko jokalariek  bilbotar guztiei transmititzen dizkietenak, eta urte gogorren ostean, jarraitzaileak hunkitu eta gozaraztea lortu dutenak.  Alex, bartzelonarra, saskibaloiko talde desberdinetako jokalari ohia eta bere bide profesionaleko azken urteetan Bilborekin oso lotua, 2018tik klubeko entrenatzailea da. Javi Salgado bilbotarrak, aurtengo urtean eman du erretiratzearen berri, 20 urtez profesionala izan eta gero, eta orain, talde teknikoaren parte izatera pasatu da,


 


^
<\/body>