Zer da?

Visual03

Hamazortzi urtez Bilbok Mugikortasun Aste Europarrarekin bat egin du. Irailaren 16tik

 22ra arte burutuko den aurtengo jardunaldiaren helburua, udal erakundeen bitartez, hiritarren artean garraiobide eraginkorren erabilera eta ibilgailu partikularraren ordezko aukerak sustatzea dira.

Asteari amaiera bikaina emateko “Bilbao nire kotxe barik” jardunaldia ospatuko du Bilboko Udalak irailaren 22an. Hiritarrak gai honetaz ohartzeko zenbait ekitaldi eta ekintza prestatu ditu egun horretarako Areatzako kaian. 2012. urtean Mugikortasun Aste Europarrean 39 herrietako 2.158 hirik hartu zuten parte, guztira 150 milioi hiritar inguru biltzen dituztenak. Hauetan 7.717 neurri iraunkor jarri ziren martxan. Horietako gehienak oinezkoentzako eta txirrindularientzako azpiegiturak hobetzeko, trafikoa baretzeko, garraio publikoaren erabilera errazteko eta joan- etorrietan ohitura jasangarriagoak bultzatzeko sentsibilizazio kanpainak izan dira.

Hiri garapen jasangarria lehentasun bat da nazioarteko agendan eta testuinguru honetan, beharrezkoa da trafikoarekin erlazionatutako arazoei ekitea. Europako hiriek ekonomian, osasunean eta bizi kalitatean arazo hauen eragin negatiboa jasaten dute egunero.

Mugikortasunaren eskaera gero eta handiagoa denez eta emisio kopurua jaistea premiazko beharra denez, hiriak berritzaileak izan behar dira eta etorkizunaz arduratu behar dira. Mugikortasun eskaera, ingurumenaren babesa eta hiriak bizitzeko leku hobeak bihurtzen duten garraiobide sistemaren ikuspegi orokorra garatu behar dute. Aldaketa hauei esker 2020. urterako Europako Batasunak hurrengo xedeak bete nahi ditu energia eta klima arloetan: berotegi-efektu gas isurpenak %20an gutxitzea, eraginkortasun energetikoa %20an gehitzea eta energia berriztagarrien %20aren parte hartzea energiaren kontsumo osoan.


^
<\/body>